‘Ataun of the dead II’ filma otsailaren 2an emango dute Zumalakarregin
Beñat Iturriotz eta Xabier Padin hernaniarrek Ataun of the dead II. Joxean’s hileben pelikula estreinatuko dute bihar euren jaioterrian. Trilogia honek lotura estua du Goierrirekin, protagonista nagusia Tomas Zumalakarregi jeneral ormaiztegiarra baita. Gainera, irudi batzuk eskualdean grabatu dituzte. Trilogiaren bigarren zatia Zumalakarregi museoan emango dute otsailaren 1ean eta Beasaingo Usurbe zineman otsailaren 7an.

Lehen zatian, bi zientzialari lehenengoz Ajuria Enean lehendakari ez abertzale bat zegoelako haserretu egin ziren eta Zumalakarregi berpiztu zuten.
Bigarren honetan, Partidu Nazionalista Banpiroko kideak kezkatuta daude karlista asko berpizten ari direlako eta hauek euren nagusigoa arriskutan jar dezaketelako. Hori dela eta, Agirre lehendakaria berpiztuko dute. Ondorioz, Zumalakarregiren eta Agirreren arteko norgehiagoka hasiko da, Euskal Herrian nork aginduko duen erabakitzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.