Zegamako Bele Gazte gaztelekuan sukaldaritza tailerra egingo dute larunbat honetan. 17:00etan elkartuko dira eta txokolatezko postrea egingo dute. Joan zen astean, berriz, partaide berriei harrera egin zieten. 2014an 12 urte betetzen dituzten gazteak hasi dira gaztelekuan.