Danbor hotsa Goierrin
San Sebastian egunarekin, herriz herri, danbor hotsez bete dira Goierriko ikastetxeak. Goizez zein arratsaldez, txapel zuriak buruan eta danborrak soinean, gogor astindu dituzte makilak etxeko txikiek. Eguerdian ikastolako patioan bildu dira Urretxuko Gainzuri Ikastetxeko ikasleak, esate baterako. 3, 4 eta 5 urteko 220 bat haurrek jo dute danborra.
Ikastetxe askotan arratsaldez egin dituzte saioak. Lazkaon Haur Hezkuntzakoak kiroldegian egin dute danbor saioa gurasoen aurrean bazkalondoan; Ormaiztegin eta Zerainen ere bai. Ordiziako Jakintza Ikastolan eta Urdanetan zein Beasaingo La Sallen, Murumendin eta Andramendi Ikastolan ere patiora irten dira (Alkartasuna Lizeoan geletan jo dute ikasleen danborra).
Jakintza Ikastolako bost urteko gelakoak gainera, Zuhaizti Gizarte Zentrora joan dira ondoren danborra jotzera. Beasaingo Andramendi Ikastolako lau urtekoak ere eguneko zentroan izan dira. Primeran pasa dute bai huarrek baita helduek ere.
- Beasaingo Andramendi Ikastola. Loinaz Agirre.
- Lazkaoko San Benito Ikastolako umeak. Aimar Maiz.
- Lazkaoko San Benito Ikastolako umeak. Aimar Maiz.
- Lazkaoko San Benito Ikastolako umeak. Aimar Maiz.
- Beasaingo La Salle Ikastetxea. Ane Arrieta.
- Beasaingo Murumendi Ikastetxea. Ane Arrieta.
- Beasaingo Murumendi Ikastetxea. Ane Arrieta.
- Urretxuko Gainzuri Ikastetxea. Josune Zarandona.
- Urretxuko Gainzuri Ikastetxea. Josune Zarandona.
- Ormaiztegiko eskola.
- Zeraingo eskola.
- Urdaneta Ikastetxea. Janire Arrondo.
- Urdaneta Ikastetxea. Janire Arrondo.
- Jakintza Ikastola. Janire Arrondo.
- Jakintza Ikastola. Janire Arrondo.
- Jakintza Ikastola. Janire Arrondo.