
ELAk Legegintzako Herri Ekimen (LHE) bat abiarazi du. LHE hau, “herritarrek legegintzan parte hartzeko duten modu bakarra da”, azaldu du Izaro Mujikak, gaur goizean ELAren bulegoan eman duten prentsaurrekoan. LHE honen bidez murrizketen eta erreformen ondorioz “lan-baldintzak prekarizatu dira orokorrean, eta bereziki administrazio publikoetako azpikontratetan lan egiten dutenek”, azaldu dute. Honakoak aipatu dituzte eraginik garbienak bezala:
- Enpresa zerbitzu emaileaz aldatzeak
Ianpostua galtzea dakar
- Lanaldiak berez Iaburrak badira, are gehiago murrizten dira Ian-denborak
(herri-administrazioan egiten diren
murrizketak direla-eta)
- Hitzarmen kolektiboa bete gabe
uzten da, enkanteetan Iizìtazio-prezioak
jaìstearen ondorioz
- Soldata-eskala bikoitzak,
kontratazio berriei baldintza
txarragoak ezartzen zaizkielako
Egoera honen aurrean, ELAk LHE hau aurkeztuko dute Legebiltzarrean. Honako klausula sozialak eskatzen dituzte:
- Langile azpikontratatuei Ianaren iraupena ziurtatzea (subrogazioa), emakida beste enpresa bati esleituz gero. Horrela ez da enplegurik
suntsituko.
- Gutxieneko Ian- eta soldata-baldintzak bermatzea. Zeintzuk? Indarrean dagoen Sektore-hitzarmenarenak edo, hitzarmena berritu ez den kasuetan, indarrean egon den azken hitzarmenarenak.
- Zehapenak, aipaturiko baldintzak eta Ian-Iegeetanjasotako eskubideak betetzen ez dituzten enpresentzat.
LHEa aurkezterakoan herritarren sinadurak ere aurkeztu nahi dituzte, herritarren sostengua ere erakutsi nahian. EAEn 30.000 sinadura biltzea dute helburu, eta horretarako, enpresetan, zentru komertzialetan eta kalean ere egongo dira sinadurak biltzen. Nafarroan ere aurkeztuko dute LHEa, eta han 7.000 sinadura biltzea dute helburu.
Irakurri ELAk aurketuko duen LHEaren inguruko informazio gehiago hemen klikatuta.