Izagirre anaiek eman diote hasiera Otatzako sagardotegi denboraldiari
Gorka eta Ion Izagirre Movistar taldeko txirrindulari ormaiztegiarrek sagardotegi denboraldiari hasiera eman zioten Zeraingo Otatza sagardotegian. Ekitaldia ostiralean izan zen. Goierrin sei dolare sagardotegi daude eta dagoeneko guztiek hasi dute denboraldia. Legorretako Aulian Santa Lutzi egunean ekin zioten, Zeraingo Oiharten, Ataungo Urbitarten eta Altzagako Olagin duela bi aste eta Olaberriako Etxe-Zurin eta Zeraingo Otatzan joan zen ostiralean.