Mingainluze lehiaketako finalerdiak jokatu dituzte asteburuan
Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetako 150 gaztetxo parte hartzen ari dira Mingainluze lehiaketan; Urretxuko eta Zumarragako La Salle Legazpi ikastetxekoak, Gainzurikoak eta Urretxu-Zumarragako ikastolakoak. Asteburuan finalerdietako saioak izan dituzte. Hirunako taldetan banatuta ari dira, eta hasieran 50 talde hasi baziren, 12 izan dira asteburuko finalerdiak jokatu dituztenak. Finala, berriz, urtarrilaren 26an jokatuko da, sei talde onenen artean.

Martxoan Bertsoa egitasmoaren barruan sortu zen mota honetako lehen 2011. urtean, gaztetxoen artean ere, euskararekin jolas egiteko ohitura zabaltzeko asmoarekin. Ekimenak harrera ona izan zuela ikusita, urte hartako udazkenean, egitura landuagoarekin egin zuten aurreneko Mingainluze lehiaketa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.