Gipuzkoako taldekako bola txapeldun Urnieta taldea izendatu zuten, atzo, Olaberrian. Lehiaketako bigarren eta azken jardunaldia jokatu zen, eta Segurari aurre hartu zioten Beterrikoek. Bost puntuko aldearekin hasi ziren segurarrak, aurretik, baina azkenean zazpi puntu behetik geratu dira, bigarren lekuan. Hirugarren tokia Zerainek hartu du, atzo 268 puntu batu eta sailkapenean gora eginda. Hamar taldek parte hartu dute, seina bolarikoak. Horietatik bost Goierrikoak izan dira.

Urnieta taldeko bolariak, atzo Olaberrian, garaikurrarekin./Jokin Izagirre
Sailkapen orokorra honela geratuda:
1. Urnieta 519
2. Segura 512
3. Zerain 503
4. Ategorrieta 498
5. Hernani 484
6. Legazpi 476
7. Gabiria A 473
8. Elurtxori 448
9. Ur-Mia 429
10. Gabiria B 289