Andrea Bella irakasle uruguaiarra gonbidatu dute Bixibixi saiora
Segura Irratian Bixibixi saioa emango dute gaur eguerdian. 12:15ean hasiko da. Andrea Bella euskara irakasle uruguaiarra eta Gillermo Roa Elhuyar fundazioko kidea gonbidatu dituzte.
Bellak on-line eta Montevideoko (Uruguai) euskal etxean ikasi zuen euskara eta egun Lazkaoko Maizpide euskaltegiko irakaslea da. Bere lankideekin joango da irratira eta hauek Euskara aberasten tartean parte hartuko dute. Ondoren, Roak zientziaz hitz egingo du.
Bixibixi saioa ostegunean, 19:00etan, eta igandean, 08:00etan, ere emango dute. Goierriko Hitzaren web orrian ere entzun daiteke.