![Ezkio_Itsasoko_Igartubeiti](http://goierri.hitza.eus/site/files/2014/01/Ezkio_Itsasoko_Igartubeiti.jpg)
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan eta Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian bisitari kopuruak gora egin du 2013an. Lehenengoan %9a igo da eta bigarrenean %6. Ormaiztegikoek Donostia 2016rekin hainbat ekimen antolatu dituzte eta XIX. mendeko eleganteen bilkura egin dute. Aurten museoaren 25. urteurrena ospatuko dute. Ezkio-Itsasoko interpretazio zentroan antolatu dituzten ekitaldi garrantzitsuenak, berriz, Martxoan, bertsoa! ekimeneko bertso saioa, Baserri Eguna, Antioko Musikaldiko kontzertua eta Sagardo Astea dira.