Inazio Imaz, txirrindularien argazkien bildumagilea
Gaztetan hasi zen Inazio Imaz txirrindularien argazkiak biltzen. Ia 50 urtez eutsi dio afizioari, eta dagoeneko 62.000 argazkiko bilduma osatu du idiazabaldarrak. “Ordu, egun eta urte askotako lana” lana dela dio Imazek, eta bildumazale batek, “pazientzia, antolakuntza eta txukuntasuna” behar dituela. Aurreneko argazkia 1965ean lortu zuen, Ordizian. “Garai hartan, bizikleta hartu eta inguruko karreretara joaten ginen. Orduan, argazkiak kotxeetatik botatzen zituzten propaganda egiteko, eta erraz lortzen ziren”. Harekin izan da GoiBerri aldizkaria, eta ostiraletik aurrera irakurri ahal izango da elkarrizketa osoa.
Gaztetan hasi zen Inazio Imaz txirrindularien argazkiak biltzen. Ia 50 urtez eutsi dio afizioari, eta dagoeneko 62.000 argazkiko bilduma osatu du idiazabaldarrak. “Ordu, egun eta urte askotako lana” lana dela dio Imazek, eta bildumazale batek, “pazientzia, antolakuntza eta txukuntasuna” behar dituela.
Aurreneko argazkia 1965ean lortu zuen, Ordizian. “Garai hartan, bizikleta hartu eta inguruko karreretara joaten ginen. Orduan, argazkiak kotxeetatik botatzen zituzten propaganda egiteko, eta erraz lortzen ziren”. Harekin izan da GoiBerri aldizkaria, eta ostiraletik aurrera irakurri ahal izango da elkarrizketa osoa.