Ireki dute ipuinen ahozko narrazio lehiaketan izena emateko epea
‘Ahoz aho 2014’ egitasmoari otsailaren 28an emango diote hasiera ipuinen ahozko narrazio lehiaketako kanporaketarekin eta martxoaren 15etik 21era garatuko da. Otsailaren 28an lehiaketan izena ematen duten guztiek euren narrazioak taularatzeko aukera izango dute Barrenan gaueko hamarretan egingo den ekitaldian. Bertan, epaimahaikideek bi finalista eta ikusleek hirugarren bat aukerauko dituzte. Finala martxoaren 21an egingo dute Ahoz aho 2014 Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiari amaiera emango dion galan; Ordizian izango da leku eta ordu berean.
Hala, dagoeneko ireki dute lehiaketan izena emateko epea; otsailaren 14a baino lehen egin beharko da. Nahikoa da “ipuin lehiaketa” goiburuarekin email bat bidaltzea intujai@intujai.net helbidera. Profesionalek zein ez-profesionalek parte hartu ahal izango dute; ipuinak euskaraz izango dira eta gehienez 8 minutu iraungo dute; parte-hartzaile bakoitzak, gainera, gehienez ipuin bat aukeztu ahal izango du.