Xabier Gabilondok pintura erakusketa irekiko du etzi Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean
Xabier Gabilondo Urretxun jaio zen 1935ean. Urte batzuk dira erretiroa hartu zuela, eta betidanik margotu badu ere, jubilatu zenetik pintura da bere jarduera nagusia. Azken urte hauetan asko margotu du eta uzta horren guztiaren lagin bat erakutsiko du bihartik aurrera Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. Lumatxoz eta pintura-margoaz egindako lanak izango dira guztiak, «kultur etxe osoa betetzeko nahikoa lan daukat».