Jon Plazaola urretxuarrak bakarrizketa saioa eskainiko du Gabirian
Jon Plazaola aktore eta gidoilari urretxuarrak bakarrizketa saioa eskainiko du bihar, afalostean, Gabiriako ostatuan. Plazaolak Gabonen ondorengo ajeari, krisiari eta kanpinetan gertatzen diren xelebrekeriei buruz hitz egingo du, besteak beste. Datorren ostiralean ere Urretxuko aktoreak Goierrin lan egingo du: Zumarragako Zelai Arizti aretoan Que nadie se mueva antzezlana eskainiko du. Antzezlan hau Plazaolak berak idatzi du, bere irakasle batekin.