2013ko irteeren argazkiekin osatutako ikus-entzunezkoa eskainiko dute gaur D2013ko ekintza sortari amaiera emateko egindako irteera guztien irudiekin osatutako ikus-entzunezkoa eskainiko du bihar iluntzean, 20:00etatik aurrera Goierri mendi sailak Urretxuko Labeaga aretoan. Orain arteko antolakuntza taldeak egingo duen azkeneko ekimena izango da eta horrela emango diote amaiera ziklo bati. 2013an hamaika irteera egin dituzte guztira. Gehientsuenak «Gipuzkoan eta Nafarroan zehar» egin dituzte Jose Mari Aztiriak, mendi saileko kideak esan duenez.
Zumarragako Gure Txoko jubilatu egoitzan aurten egingo dituzte ekintzen egutegia prestatzen ari dira. Guztietan garrantzitsuena Kultur Astea da, eta dagoeneko badakite apirilaren 7an hasi eta 13an amaituko dela. Pablo Santillan Gure Txoko elkarteko idazkaria da, «egingo dugun ekintza zerrendaren zirriborroa baino ez dugu oraindik».
Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketen "izaera politiko eta antidemokratikoa" salatzeko asmoz, hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte Gipuzkoako lau herritan; tartean, Beasainen. Otsailaren 8an Antzizar kiroldegian Irrien Lagunek emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 17:30ean.
Berria.info- Etxegarateko mendatea itxita dago goizaldetik, hainbat harri lurrarekin batera errepidera erori eta gero. Gasteizeranzko bi errailak moztuta daude Idiazabal parean, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez. Harkaitzei eusten dien sarea hautsi egin da, eta luze jo dezakete errepidea berriz zabaltzeko lanek.