Jubilatuek apirilean ospatuko dute Kultur Astea
Zumarragako Gure Txoko jubilatu egoitzan aurten egingo dituzte ekintzen egutegia prestatzen ari dira. Guztietan garrantzitsuena Kultur Astea da, eta dagoeneko badakite apirilaren 7an hasi eta 13an amaituko dela. Pablo Santillan Gure Txoko elkarteko idazkaria da, «egingo dugun ekintza zerrendaren zirriborroa baino ez dugu oraindik».