Libre! dinamikaren alde, Irrien Lagunen emanaldia egingo dute otsailaren 8an Beasainen
Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketen "izaera politiko eta antidemokratikoa" salatzeko asmoz, hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte Gipuzkoako lau herritan; tartean, Beasainen. Otsailaren 8an Antzizar kiroldegian Irrien Lagunek emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 17:30ean.
Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketen “izaera politiko eta antidemokratikoa” salatzeko asmoz, hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte Gipuzkoako lau herritan; tartean, Beasainen. Otsailaren 8an Antzizar kiroldegian Irrien Lagunek emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 17:30ean.
Atzo arratsaldean egin zuten emanaldiaren aurzkepena Igartza jauregian Porrotxek, herriko tabernen izenean joan zen Amaia Iztuetak, Ion Telleriak eta Xumai Matxainek, atzean Goierriko herri ezberdinetako haurrak eta gurasoak zituztela. “Espainiako Auzitegi Nazionalean bi sumarioak epaitzen hasi zirela lau hilabete pasa direnean, epaiketa hauen izaera politikoa eta antidemokratikoa salatzeko ekimen berri batzuk dira otsailaren 8an eta 9an eigngo direnak”, azaldu zuen Telleriak. Epaiketa hauek “Euskal Herrian irekitako aro berriarekin ez datozela bat” eta “gero eta ulertezinagoak” direla azaldu zuen. “80 militante espetxeratzeko eta 110 elkarte ixteko meatxua” mantentzen dutela Madrilen esan zuen.
“Herri gisa erantzuteko garaia da: pertsonalibreak herri librean izan nahi dugulako. Otsailaren 8rako ezinbesteko hitzordua dugu. Ikuskizuna apartekoa da eta aldarrikapena, berriz, behar-beharrezkoa”, azaldu zuen Iztuetak.
Sarrerak 6 eurotan jarriko dira salgai honako lekuetan:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.