Olaberriko batzordeek bilerak egingo dituzte gaur
Olaberriko Udalaren batzorde informatzaileek lan bilerak egingo dituzte, gaur. 17:00etan hasiko dira, udaletxean. Udalak urtarrilaren 30ean egingo du ohiko osoko bilkura, eta, besteak beste, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari behin-behineko onespena emango diote.