Zinegotziak Lazkaoko artxiboan.
Ordiziako udal ordezkariek Lazkaoko Beneditarren artxiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen joan den larunbatean. Juan Jose Agirre arduraduna eta Miren Barandiaran gidari zituztela, artxiboaren antolaketa eta bildutako hainbat agiri ikusi zituzten udal ordezkariek.
Igor Eguren alkatea; eta Belen Maiza, Izaro Intsausti, Joan Mari Gereñu eta Edurne Gutierrez zinegotziak izan ziren bertan. Joateko deialdia “udal korporazio osoari” egin zitzaiola diote, hala ere, Bilduko ordezkariek. Artxiboan jasotzen diren agirien garrantziaz jabetuta, “ondare hori zaintzen eta handitzen segitzeko konpromisoa hartu zuten”. Hala, Ordiziako Udalak 2.500 euroko laguntza eman dio 2014an Beneditarren Fundazioari artxiboa osatzen jarraitzeko.