Egin Klik irudian 88. zenbakia irakurtzeko
Esparru eta sektore ezberdinetako eragile eta herritarrak biltzen hasi dira Goierrin, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzeko helburuarekin. Prozesu horren nondik norakoak azaldu dituzte.
Badira bizitza osoa bildumak egiten pasatzen dutenak; horietako bat da Inazio Imaz idiazabaldarra; gaztetan hasi zen txirrindularien argazkiak biltzen, eta 50 urtean, 62.000 aletik gorako bilduma osatu du.
Motzean atalean, Botintxo izeneko botak egiten dituen Josune Zabaleta zegamarrarekin izan dira; Gazteak atalean, berriz, Bera Beran jokatzen duen Uxue Ezkurdia eskubaloi jokalariarekin.