Lazkaoko Barandiaran kiroldegiko areto batean Sorinji Kempo borroka martzialeko modalitatean aritzen diren Goierriko kideak elkartu dira, gaur arratsaldean. Bi eguneko topaketa egingo dute; bihar 10:30etik 12:30era izango da bigarren zatia. Hogei bat lagun aritu dira, gerriko beltzetik gorako maila dutenak guztiak. Urtean behin juntadizoa egiten dute, garai batean hasi eta oraindik noiz behinka kirol horrekin jarraitu nahi dutenek.
Duela 30 bat urte sartu zen kempoa Goierrin, Ordizian bizi zen ‘sensei’ (maisu) japoniar baten eskutik. Harekin hasitako ikasleek eskualde osora zabaldu zuten. Gaur egun, Beasainen, Zumarragan, Lazkaon eta Idiazabalen ematen dituzte eskolak, batzuk aipatzearren. Goierrin guztira 400 lagunek egiten dute kempoa.

Kempo saioan, Joao Cuña maisuaren azalpenak entzuten. /Aimar Maiz