Ia 1.000 lagunek parte hartu dute aurtengo Idiazabalgo krosean
Atzo herri krosa egon zen Idiazabalen. Eguraldi bikaina lagun, ia 1.000 lagunek parte hartu zuten: 600dik gora helduen mailan eta 300dik gora haurren eta gaztetxoen mailetan. Beñat Arnaiz arrasatearrak irabazi zuen. Lehen emakumezkoa Cristina Loeda izan zen.
Gizonezkoen artean, Beñat Arnaiz arrasatearra nagusitu zen, bigarren Lasarte-Oriako Raul Gomez izan zen eta hirugarren Juanjo Igartzabal zumarragarra. Emakumezkoen artean, irabazlea Cristina Loeda izan zen, bigarrena Izaro Rubio ordiziarra eta hirugarrena Marisol Ramos oñatiarra. Lehen herritarrak Iker Zurutuza eta Mari Jose Arteaga izan ziren.
Haur eta gaztetxoen mailei dagokienez, 2005eko benjaminen artean Nahia Iraola ordiziarra eta Ekhi Iribarria aramarra nagusitu ziren eta 2004ko benjaminen artean Maria Vega eta Kepa Arratibel ordiziarrak. Kimu onenak Leire Mendizabal ordiziarra eta Adur Intsausti segurarra izan ziren, haur mailako onenak Nora Intsausti segurarra eta Egoitz Urteaga beasaindarra eta kadete mailako irabazleak Beñat Arribas idiazabaldarra eta Ainhoa Goikoetxea lazkaotarra.
Aurtengo krosa berezia izan da, Ampo empresaren 50. urteurrena dela eta. Korrikalariak enpresa barrutik pasa ziren, bi korrikalarik balbulaz eta galdaraz mozorrotuta korrika egin zuten eta 50. sailkatuari saria eman zioten. Gorka Lazkano oñatiarra sailkatu zen 50. postuan.
Horra helduen mailako sailkapena:
20140126_IdiazabalgoHerriKrosa