Errigora egitasmoaren 1161 otar erosi dira Goierrin
http://youtu.be/T9bvhisveS8
Errigora egitasmotik jakinarazi dutenez, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainaren barruan 1161 otar erosi dira Goierrin. AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen eta Zazpiak Bat elkarteen babesarekin, Lodosako Ikastolara (Nafarroa), Euskaraz bizi eta ikasi herri dinamikara eta Nafarroako Erriberako AEKra bideratu da Euskal Herri osoan zehar saldu diren otarrekin lortutako dirua.
Goierriko Hitza
Goierri

Nafarroa hegoaldean euskara sustatzeko eta indartzeko dinamikak uste baino arrakasta handiagoa izan du, eta kanpainan zehar egin duten moduan, Nafarroa hegoaldean ekoizten diren bertako produktuak Euskal Herrian kontsumitzeko lanean jarraituko dute aurrerantzean ere.
Urriaren 28an hasitako kanpaina amaituta, 8000 saskitik gora saldu dituzte Euskal Herri osoan zehar, eta 112.000 euro biltzea lortu dute Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarako. Hala, aurreikusitako emaitza guztiak gaindituta, eskerrak emateko bideoa osatu dute Errigorako kideek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.