
Igartubeiti baserrian haurrentzako tailerra antolatu dute larunbat honetarako. Igorpen eta zentzumen hezkuntza egitasmoaren barne, mamia egiten irakatsiko diete. Horretarako, garai batean artzainek erabiltzen zuten tresna erabiliko dute: kaikua. Tailer honetan 5 urtetik gorakoek parte har dezakete. Horretarako, 3 euro ordaindu behar dute. Izena emateko, 943 72 97 28 telefono zenbakira deitu behar da edo igartubeiti@gipuzkoa.net helbide elektronikora mezua bidali.