Kirmen Uriberen ‘Mussche’ liburua landuko dute hurrengo ‘Liluratura’-n
Lazkaoko Gerriko elkarteak aukeratu du hurrengo Liluratura literatura solasaldian zein liburu jorratuko duten: Kirmen Uribek idaitzako Mussche (Susa, 2012). Solasaldia bera martxoaren 18an izango da, Uriberekin berarekin. Bien bitartean, liburu hori irakurtzeko deialdia egin die Gerrikok literaturazaleei, hara joateko beharrezko baita.