Mami lehiaketarako izena eman daiteke Itsasondon
Itsasondon antolatu dituzten mami eta mamizko postreen lehiaketetarako izena atzodanik eman daiteke, otsailaren 13ra arte, udaletxean. Sariketa otsailaren 14an izango da, Bizi-Nai jubilatu elkartean, 18:00etan. Bi maila bereizi dituzte: mamia hutsik eta mamiarekin egindakoa postreena. Sari bana jasoko dute onenek. Udalaren Herri Bizitza lantaldeak antolatu du lehiaketa.