Matxinbenta auzoko jaiak ospatuko dituzte, gaurtik igandera Beasainen
Beasaingo Matxinbenta auzoko jaiak ospatuko dituzte gaur hasi eta igandera bitartean. Santa Ageda bezperako kantu-eskearekin hasiko dituzte gaur iluntzean festak, altxaferoa bota eta kantu-eskekoekin erromeria eginez.
Gaur
Goizean, herriko gazteak Santa Ageda bezperako eskera aterako dira Laja, Izer eta Loidisaletxereskin. Iluntzean, festei hasiera emateko atxaferoak botako dituzte. Gauean, Santa-eskekoen etorrerarekin erromeria egingo dute.
Bihar, Santa Ageda
11:00etan meza izango dute Azpeitiko jubilatuen abesbatzaren laguntzarekin. Ondoren, jubilatuentzako hamaiketakoa egongo da.
Ostirala
Mus txapelketa jokatuko dute Beheko tabernan. Bikote bakoitzeko 20na euro ordaindu beharko dute. Izena ematea 21:30ean hasiko da eta jokoan, berriz, gaueko 22:00etan hasiko dira. Informazio gehiagorako ditu tabernara (943 88 63 15).
Larunbata
17:00etan txakurren abilezia erakusketa. Arratsalde guztian umeentzako puzgarriak izango dira. Ondoren, txokolatada izango da.
Gauean, bertso-afaria bertsolariekin. Afaritarako txartelak aurrez hartu behar dira Beheko Tabernan 943 88 63 15. Erromeria izango da Lopetegi ahizpekin.
Igandea
Txistulariekin goiz eresia. 11:00etan meza. Ondoren, itxulapiko puskatzea. Gero, pilota-partidak, Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariekin. Goiz osoan, artisau-azoka. Arratsaldean, herri kirolak aizkolariekin eta harri-jasotzaileekin. Arratsalde bukaeran, Matxinbentako baserrietako produktuekin osatutako otarraren zozketa. Egun guztian, Hitzeder eta Josena trikitilariek alaituko dute giroa.