Organikoa birziklatzeko 546 lagun gehiagok erakutsi dute interesa Beasainen

Erabiltzaile berri hauek edukiontziko tapa zabaltzen duen txartela datorren astean jasoko dute eta Sasietatik espero dute “ordutik aurrera emaitzak somatzen hasiko garela”. Komertzioen kanpaina ere hasiko dute. Kanpainaren berri emanez idatzi bat jasoko dute eta ondoren beste bat jasoko dute Sasietako teknikarien bisita, proposatzeko zein den kudekaeta egokiena, sortzen dituzten hondakin organikoentzat.
“Ikusita emaitzak onak izan direla eta egunez egun parte hartzea iraunkorra izan dela eta ez dela jeitsi, kanpaina zabaltzea” erabaki dute eta aukera berri bat eman oraindik bilketa parte hartzen ez duten gutxientzat. Datorren astean emango dute honen berri zabalagoa. Otsailaren 11an Sasietako bulegoa plaza azpian arratsaldez egongo da, eta 13an, goizetik. Bitartean udaletxean ere izena eman dezakete hala nahi dutenek. Orain “hurrengo erronka interes hori kiloetan bihurtzea” izango dela azaldu dute Sasietatik, eta “izen emate kopurua eta kiloak bat datozela konprobatzea”. Gogoratzen dute “kanpainaren helburua ez dela herritarrek izena ematea soilik, baizik eta edukiontzi marroia erabil dezatela”.