Ormaiztegiko ikastetxeak San Filippo sindromea dutenen aldeko kanpainarekin bat egin du
Ormaiztegiko San Andres ikastetxeak San Filippo sindromea duen Ibarrako Oier Iribarren haurraren aldeko kanpainarekin bat egin du. Bera da gaitz hau duen gipuzkoar bakarra. Gaixotasunari aurre egiteko Estatu Batuetan garatu den botika berezi bat behar du. San Filippo Stop elkarteak Euskal Herrian entsegu kliniko bat egin nahi du, baina horretarako diru asko behar dute. Lagundu nahi dutenek, mugikor zaharrak San Andres ikastetxera eraman ditzakete edo Kutxabanken 2095 0028 80 9113398728 kontuan dirua sartu.