Giza katea aurkezteko festa egingo dute Seguran
Segurarrek festa bat antolatu dute ekainaren 8an Durango eta Iruñea elkartuko dituen giza katea aurkezteko. Ostiralean egingo dute, 18:00etatik aurrera, plazan. Hasteko, txistulariek, dantzariek eta trikitilariek joko dute. Ondoren, esku bat egingo dute 200 kandelekin. 19:00etan herriko abesbatzak abestuko du eta Gure Esku Dago ekimeneko Anjel Oiarbidek giza katea aurkeztuko du. Giza katean izena emateko aukera ere egongo da. Seguran 200 pertsona lortu nahi dituzte, gutxienez.