Helduentzat igeriketa hasiko da Lazkaon
Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian helduentzako igeriketa ikastaroak hasiko dira, otsailaren hasieran. Hasiera mailakoak izango dira, igerian ez dakitenei edo oso gutxi dakitenei zuzenduak. 20 saio dira denera, 09:00etatik 09:50era astelehen, asteazken eta ostiraletan; eta 19:00etatik 19:50era astearte, ostegun eta ostiraletan. Izena kiroldegian eman behar da (943 08 51 93).