Lau hilabete pasata sistema mistoaren balorazioa egin du Legazpiko plataformak
Legazpin hondakinen bilketarako sistema mistoa martxan jarri zela lau hilabete igaro dira dagoeneko. Denbora hau pasata, Atez atekorik ez, birziklapena bai herri plataformak sistemaren gaineko irakurketa egin du. Batetik, atez ateko sistema «400 familiek erabiltzen dute ontzi marroiaren bitartez, eta 600 familiek ontzi grisarekin», azpimarratu dute. Bestetik, atez ateko sistema «edukiontziena baino bost aldiz garestiagoa» dela ere baieztatu dute. Eta amaitzeko, «gaikako bilketari esker aurreztea lortutako dirua atez ateko sistema ordaintzeko» gastatzen dela ondorioztatu dute.
Hiru ideia nagusi hauetan sakontzeko bilera informatiboa deitu dute bihar, 19:00etan kultur etxean, interesatuta dauden herritarrei guztiei zuzenduta.