Lazkaoko ikastola sortu zuen Jazinto Fernandorena omendu dute
Andoainen jaso du aitortza Jazinto Fernandorena Setienek. Ikastolen eta euskararen alde «isilean» egin duen lana goraipatu zioten, atzo, Martin Ugalde Kultur Parkean jaso zuen omenaldian. Lazkaoko ikastola sortzek bultzagile nagusia izan zen, 1963an. Iaz ezin izan zuen San Benito ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko egin zuten ekitaldira etorri, osasun arazoek eragotzita.
Urnietan (Gipuzkoa) jaioa 1930ean, Lazkaora apaiz lanetara iritsi zen. Hain zuzen, 1963an Goierriko lehendabiziko ikastola gorpuzteko ezinbestekoa izan zen Fernandorena, Lazkaon. Euskal udalekuak ere haren ekimenez hasitakoak dira, baita irakasleak formatzeko sortu zuen Gordailu elkartea ere, gerora argitaletxe bihurtua.