Loinazko San Martin eguna ari dira ospatzen Beasainen
http://youtu.be/RWVDByU0we8
Loinazko San Martin eguna ari dira ospatzen gaur Beasainen. Goizean goizetik Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako hamalau kofradiatako kideak Beasaingo kaleetan zehar ikus zitezkeen, jantzi dotoreak jantzita. Bareak elkartean gosaldu ostean, Beasaingo bandaren eta txistularien laguntzarekin kale buelta egin eta Loinazko San Martinen estatua parean ohorezko agurra dantzatu eta lore sorta bat utzi diote.

Handik mezetara joan dira eta meza ostean plazako ekitaldi nagusia hasi da. Biltzarrera etorri diren kofradia bakoitzeko kide bana kioskora igo eta aurtengo ohorezko kofradiakideak izendatu dituzte Iñaki Azurmendi aizkolaria eta Loinaz Txirrindulari Elkartea. Joxepelipe Auzmendi aurkezleak zeri zin egiten dioten azaldu ostean, odolki ukituak egin eta gaurko protagonistek Beasaingo Odolkia eta Beasainen izen ona munduan zehar zabaltzeko zina egin dute.
Giro eguzkitsua lagun izan dute goiz osoan, eta plaza bueltara endetza inguratu da, herriko patroiaren eguna ospatzera. Zubimuzu plazan odolki pintxoak dastatzeko aukera jarri dute Beasain Institutuko ikasleek eta EAJ-PNVko gazteek, dirua ateratzeko, eta Bareak merkatari elkarteak antolatuta, odolki-potea dago dastagai goizez eta arratsaldez.
Kofradietako kideak Castillo jatetxera joan dira eta bertan daude XXIX. biltzar honi bazkari eder batekin amaiera ematen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.