Talo ikastaroa egingo dute Ataungo jubilatuek, ostiralean
Ataungo Atseden-Toki jubilatu elkarteak talo ikastaroa eta jana antolatu ditu, ostiralerako. Nahi duten heldu guztiak joan litezke. Izena emateko azkeneko eguna gaurkoa izango da, elkarteko orrian idatzita edo zuzendaritzako norbaiti esanda. Bazkideek 3 euro eta gainontzekoek 5 euro ordaindu behar dute, afarian bertan. Taloak egiten 19:00etan hasiko dira, eta ondoren afalduko dute.