Ataun Zero Zaborrek bloga aurkeztuko du gaur
Hondakinen gaia lantzen duen Ataun Zero Zabor herri ekimenak bilera egingo du, gaur, 20:00etan udaletxeko ganbaran. Kanpaina bat hasiko dute hondakinen inguruan, eta taldearen bloga ere aurkeztuko dute. San Gregorion 19:50ean jarri dute hitzordua, autoetan elkarrekin joateko.