Gure Esku Dago ekimena Lazkaon zabaltzeko bilera egingo dute gaur
Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago ekimenak bilera bat antolatu du Lazkaon, bertako eragileekin eta herritarrekin helburuak zabaltzeko nahian. Dagoeneko bi bilera egin dituzte, eta orain ekimenaren «aurkezpen ireki, koloretsu eta alaia» prestatu nahi dute Lazkaon. Bilera gaur (osteguna) 18:30ean da, gaztelekuan (udaletxeko sotoan).













