Astelehenean hasiko dituzte Ordizian Urdaneta kalea erdi oinezko egiteko lanak
Datorren astelehenean, hilaren 10ean, hasiko dira Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lehen lanak egiten. Urdaltzaingoak jakinarazi du obran hasten direnerako kale horretako aparkaleku guztiak libre egon behar direla. Gaur bertan oharrak jarriko dituzte udaltzainek kaleko atarietan obraren hasiera iragarriz, eta asteburuan kale okupazioa seinaleztatuko dute.
Informazio etxola eta langileen aldagela-etxola Alondegian jarriko dira, Dorrea etxearen barrenean. Urdanetako lanak Altuna y Uria enpresak egingo ditu, Endara enpresaren zuzendaritzapean.