LIBRE Irrien Lagunak emanaldiak Antzizar lepo bete du
Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren herriko tabernen eta Segi gazte erakundearen aurkako makroepaiketen “izaera politiko eta antidemokratikoa” salatzeko Gipuzkoako lau herrietan egiten ari diren ekitaldien artean, Beasainen LIBRE Irrien Lagunen emanaldia egon da Antzizar kiroldegian. Antolatzaileek azaldu dutenez “ia-ia sarrera guztiak amaituta” zeuden. Porrotxek, Ane piratak eta beraien lagunek ehunka haur eta guraso kantuan eta dantzan jarri dituzte, LIBRE ekimenaren alde.