Matxinbentan txakur abilezi erakustaldia egin dute
Beasaingo Matxinbenta auzoko jaiak ari dira ospatzen aste honetan. Gaur, arratsaldeko 17:00etatik aurrera frontoi ondoko zelaian txakur abilezi erakustaldia egin dute, txakurrak eta hauek egin behar zituzten probak sare barruan sartuta. Euria etengabe ari bazuen ere, jende dezente inguratu da Matxinbentara, bide-bazter guztiak autoz betez.
Zelaian txakur abilezia erakustaldia egiten ari ziren bitartean, frontoian haurrentzako puzgarriak eta jolasak zeuden. Txokolatada ere egin dute geroxeago.
Gabean bertso-afaria egongo da eta hau amaitutakoan Lopetegi ahizpekin erromeria. Bihar, berriz, txistulariak, 11:00etan meza, itxulapiko puskatzea, pilota-partidak, artisau-azoka, herri kirolak aizkolariekin eta harrijasotzaileekin, Matxinbentako baserietako produktuz osatutako otarre baten zozketa eta Hitzeder eta Josena trikitilariak izango dira, egun osoan zehar.