Talo solidarioak egiten ari dira Legorretan
Legorretako Ugaro Guraso Elkarteko kideak taloak prestatzen ari dira plazako pilotalekuan. 3,50 euroren truke eros zitezkeen talo beteak, eta taloak hutsik erosteko aukera ere bazegoen, bi euroren truke. Haurrek, helduekin batera, taloak egiten ikasteko aukera ere izan dute. Lortutako dirua Euskal Fundazioari emango diote, eta hauek helburu solidarioetarako erabiliko dute.

















