Besaideko irteerarako izena emateko epea ostiralera arte luzatu dute, Lazkaon
Amalur mendi elkarteak Kanpazar-Besaide-Aramaio mendi irteera egingo du, igandean, helduentzat bakarrik. 08:30ean abiatuko dira, Itzala paretik. Izena emateko azkeneko eguna ostirala (otsailak 14) izango da, ikastolan edo telefonoz hots eginda (657 722 131, Ttantton). Sagardotegi batean bazkalduko dute, Aramaion (Araba).