Euskara ikastolatik kalera eraman dute Ordizian
Euskaraz Bizi Eguna ospatu dute gaur Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleek. Euskarazko bat-bateko komunikazio ohitura indartzeko antolatu dute eguna. “Ikasturtean zehar gure ikasleek euskara biziagoa eta egunerokoa lor dezaten Euskaraz Bizi etengabeko egitasmoaren lemapean dihardugu”, diote ikastolakoek.
Gaur goizean, herriko plaza nagusian, frontoian eta inguruko kaleetan ibili dira ikasleak hainbat ekintza egiten. Jolasak, herri kirolak zein erosketak euskaraz egin daitezkeela frogatzea zuten asmoa. Erakunde publikoetara euskararen aldeko lema daramaten soporteak jarri dituzte; euskaraz aritzera ere animatu dute jendea kalean.
“Aitzindari izan nahi dugu eta aipatu proposamena erakunde publiko eta herritar orori luzatzen diogu, ia elkar-lanaren bidez lortzen dugun, Ordizian euskalduntasunaren norantzan aurrerapausoak ematea”, diote.