Maite Murgiak 5. egin du Ermuko duatloian
Maite Murgia kirolari lazkaotarrak 5. postua lortu du Ermuko (Bizkaia) esprint duatloian. Asteburuan jokatu da, euskal txapelketako lehenengo proba. 23 urtez azpikoetan lan bikaina egin zuen Murgiak, Trigoi triatloi taldearekin. Aurreko asteburuan, neguko triatloian Espainiako txapeldun izan zen Murgia, 23 urtepekoetan, Reinosan.