Segurtasun eta Ingurumen astea egiten ari dira Goierri Eskolan
Lan segurtasunaren eta ingurumenaren gainean antolatutako hainbat jardunaldi egiten ari dira aste honetan zehar Goierri Eskolan. Gaur Jose Ramon Hernando Mnroyren txanda izango da. Kimika Industrialeko eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikaria da. Laneko arriskuen prebentzioa integratzeko erantzukizunen esparrua izeneko hitzaldia egingo du. Prebentzio neurriak enpresetan txertatzeko lege esparruari errepasoa eman eta arauak ez betetzearren izan daitezkeen erantzukizunen berri emango du.
Bihar sektore industrialaren eguna izango da. Ampoko ingurumen kudeaketaren arduradunak emango du hitzaldia. Ostiralean, berriz, Gurutze Gorrikoak eta Alcer giltzurrun gaixoen elkartekoek egingo dute bisita.