Ehunka lagun bildu dira Beasainen, sexu erasoa salatzeko
http://youtu.be/0W1YzLs0riY Beasaingo plaza jendez bete da 19:00ak jotzerako, joan den ostiralean gertatu zen sexu erasoa salatzeko. Asmube elkarteak deitutako kontzentraziora ehunka herritar gerturatu da, "Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez" leloa zeraman pankartaren ingurura. Hamabost minutuko kontzentrazio isila izan da eta amaieran txalo egin dute denek.