http://youtu.be/0W1YzLs0riY Beasaingo plaza jendez bete da 19:00ak jotzerako, joan den ostiralean gertatu zen sexu erasoa salatzeko. Asmube elkarteak deitutako kontzentraziora ehunka herritar gerturatu da, "Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez" leloa zeraman pankartaren ingurura. Hamabost minutuko kontzentrazio isila izan da eta amaieran txalo egin dute denek.
Ainhoa Sanz (Urretxu, 1989) korrikalariak lehenengo aldiz irabazi du Euskadiko Kros Txapelketa nagusien mailan. Laudion jokatu zen proba otsailaren 9an, eta lasterketan «gustura» sentitu zela esan du urretxuarrak. Korrika egiten hasi zela hamahiru bat urte pasa dira dagoeneko, baina horretan jarraitzeko asmoa agertu du «gehien gustatzen» zaiona lasterketa aritzea delako.
Poltsa bete egitasmo eman diote hasiera Goierriko merkatariek 2014ari. Garai zailak bizi dituen sektorea den arren; geldirik geratzeko asmorik gabe, ekintza berriak sortu eta ideia berriak garatzen dabiltza lanean. Elkarren lehiakide izan beharrean, elkarlanean aritzea dute helburu. Herrien bizkarrezur dira dendak, azokak eta ostatuak; auzoei eta kaleei bizia ematen dienak. Aberastasuna sortzen dute; lana ere bai. Egoera ekonomikoaren okertzeak eta erosketa ohituren aldatzeak zaildu egin du merkatarien egoera. Internet bidezko salmetakedo ordutegiak luzatzeak aldaketak eragin ditu sektorean.
Garai batean Zumarragako Euskadi plazari egindako argazkia eskuratu eta egun egindakoarekin muntaia egin du Gonzalo Iza argazkilari eta blogari zumarragarrak. Plazari bezala beste zazpi guneren atzoko eta gaurko argazkiak irudi berdinera bildu ditu. Hori da, hain zuzen, Zumarragako Txoko tabernan ikusgai duen Retrografiak erakusketaren muina.
http://youtu.be/c9mQsNLt59s Gure esku dago ekimenak ekainaren 8an egingo duten gizakateari begira, aurkezpen ekitaldia egin dute asteburuan Beasainen. 300 lagun inguru bildu ziren Usurbe antzokian. Ibilbidea osatuko duten metroak erosteko aukera dago, eta 130 lagunek eman dute dagoeneko izena. Ekitaldian, Beasaingo Ikastolako umeek 'Gure esku dago' kanta abestu zuten.
Zumarragako EH Bildu koalizioak esku orria jarri du herriko atari guztietan. Esku orria ingurumenari, kutsadura eta Zumarragak jasotako Hiri jasangarria saria hizpide dituzte. Hainbat datu ematen dituzte, tartean, Arabako, Bizkaiko
The post EH Bilduren arabera Zumarragak airearen kalitate «okerrena» du appeared first on Otamotz.