'Gure esku dago' ekimena 300 bat lagunen aurrean aurkeztu dute Beasainen
http://youtu.be/c9mQsNLt59s Gure esku dago ekimenak ekainaren 8an egingo duten gizakateari begira, aurkezpen ekitaldia egin dute asteburuan Beasainen. 300 lagun inguru bildu ziren Usurbe antzokian. Ibilbidea osatuko duten metroak erosteko aukera dago, eta 130 lagunek eman dute dagoeneko izena. Ekitaldian, Beasaingo Ikastolako umeek 'Gure esku dago' kanta abestu zuten.