Sanzek Euskadiko Kros Txapelketa irabazi du nagusien mailan
Ainhoa Sanz (Urretxu, 1989) korrikalariak lehenengo aldiz irabazi du Euskadiko Kros Txapelketa nagusien mailan. Laudion jokatu zen proba otsailaren 9an, eta lasterketan «gustura» sentitu zela esan du urretxuarrak. Korrika egiten hasi zela hamahiru bat urte pasa dira dagoeneko, baina horretan jarraitzeko asmoa agertu du «gehien gustatzen» zaiona lasterketa aritzea delako.

Lehenengo aldiz irabazi duzu Euskadiko Kros Txapelketa nagusien mailan, ezta?
Bai. Aurretik urtero parte hartu izan dut Euskadiko txapelketan, baina beste maila batzuetan. Oker ez banago haurren mailan nenbilenean parte hartu nuen lehenengo txapelketan. Aurten, ordea, nagusien mailan parte hartu dudan lehenengo aldia izan da eta Euskadi mailako txapelketa eskuratu dut, lasterketan hirugarren egin nuen arren.
Nolatan?
Lasterketa Trihas Grebe Euskal Herrian bizi den etiopiarrak irabazi zuen, eta Majida Maayouf marokoarrak egin zuen bigarren. Biak Bilboko Santutxu auzoko atletismo taldean dabiltza. Biak ala biak Euskal Herrian bizi diren arren, bertako jatorria eskuratu gabe dute oraindik, bi urte baino gutxiago daramatzatelako Euskal Herrian bizitzen. Nik hirugarren egin nuen lasterketako sailkapen orokorrean, eta bertako jatorria zuen lehenengoa nintzenez eman zidaten niri sari nagusia.
Bihar elkarrizketa osorik irakurtzeko aukera izango da Goierriko Hitzan.
The post Sanzek Euskadiko Kros Txapelketa irabazi du nagusien mailan appeared first on Otamotz.