Ion Izagirrek hirugarren egin du Andaluziako itzuliko sarrerako erlojupekoan
Movistar taldeko Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak hirugarren egin zuen atzo Andaluziako itzuliko sarrerako erlojupekoan. Proba Alejandro Valverde taldekideak irabazi zuen eta bigarren Giant-Shimano taldeko Tom Domoulin holandarra sailkatu zen. 2012an Tourra irabazi zuen Bradley Wiggins britainiarrak Izagirrek baino denbora okerragoa egin zuen.