Gaztelaniazko irakurle taldeak Jose Luis Canchoren liburua izango du hizpide
Zumarragako gaztelaniazko irakurle taldea 2009ko martxoan sortu zen, eta egun 20 lagun inguru aritzen dira. Oraingoan, ez dute idazleak aukeratutako liburu kutunen bat irakurriko, «nire gustuko eleberriak aukeratzen ditut nahita
The post Gaztelaniazko irakurle taldeak Jose Luis Canchoren liburua izango du hizpide appeared first on Otamotz.
Zumarragako gaztelaniazko irakurle taldea 2009ko martxoan sortu zen, eta egun 20 lagun inguru aritzen dira. Oraingoan, ez dute idazleak aukeratutako liburu kutunen bat irakurriko, «nire gustuko eleberriak aukeratzen ditut nahita ez; autobiografia asko irakurri dugu, esate baterako». Zumarragako eta Urretxuko irakurleekin Paul Auster, Antonio Altarriba eta Jumpa Lahiriren lanak irakurri ditu, besteak beste. Oraingoan, berak idatzitako Lento proceso liburua irakurrita eramango dute, eta horrek «jakin-min handiagoa sortzen du irakurle-lagunengan; hala izan da beste taldeetan, behintzat».Solasaldia datorren astelehenean izango da, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, 18.00etan.
The post Gaztelaniazko irakurle taldeak Jose Luis Canchoren liburua izango du hizpide appeared first on Otamotz.